Hiru tolosar irabazle Espainiako Trainerilla Txapelketan

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Irati Larrañaga eta Ioana Alijostes, iazko denboraldian, Kaiarriba Donostiarra klubak irabazitako bandera batekin.

Kaiarriba Donostiarra klubak irabazi zuen Espainiako Trainerilla Txapelketa aurreko asteburuan, eta eskifaian hiru tolosar izan ziren: Nerea Perez patroia, eta Irati Larrañaga eta Ioana Alijostes arraunlariak.

Kaiarriba Donostiarraren atzetik, bigarren postuan Deusto Arraun Elkartea sailkatu zen eta hirugarren postuan Cabo da Cruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!