Haizea Izagirre nabarmendu da hegats igeriketan

Ataria 2021eko ekainaren 1a

Larunbatean jokatu zen txapelketaren une bat.

Hegats igeriketako XVIII. Roberto Jauregi Oroimenezko Txapelketa izan zen jokoan larunbatean Usabal kiroldegian, eta Igarondo Urpekoak taldeko Haizea Izagirre tolosarra nabarmendu zen nesketan.

Mutiletan Iruñeko San Juan taldeko Julen Arregi izan zen gehien nabarmendu zena. Izagirrek 400 metro ur gaineko proba irabazi zuen, eta bigarrena izan zen 50 metro ur gainekoan. Igarondo Urpekoak taldeko neskak bigarrenak izan ziren 4x100 metroko erreleboan.

Hamabi eta hamabost urte bitarteko ehun bat igerilari aritu ziren igerian Usabalen. Zaragoza, Iruñea, Tafalla, Galizia, Ordizia eta Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko igerilariek parte hartu zuten txapelketan. Taldeak nahiko berdinduta egon ziren, baina Cadas zaragozarrak eta bi talde nafarrak indartsu aritu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!