San Joan Saria jokatuko da Usabalgo igerilekuan

Ataria 2021eko maiatzaren 28a

Tolosaldea IKT taldeko igerilariak, aurreko txapelketa batean.

Igande arratsaldean egingo da eta Tolosaldea IKTz gain beste bi talde ariko dira lehian.

Gipuzkoako Liga moduko bat antolatu dute, eta herrialdeko klubak multzoka banatu dituzte, guztira lau sari eginez. Tolosako Usabal igerilekuan, etxeko taldeaz gain, Azkoitiko Zubiaurre eta Azpeitiko Izarraitz taldeak izango dira. Absolutu mailan lehiatuko dira eta guztira 80 igerilari inguru ariko dira, emakumezkoak zein gizonezkoak.

Egutegiko proba guztiak egingo dituzte eta igerilari bakoitzak bere proban lortutako emaitzaren arabera puntu kopuru jakin bat emango dio taldeari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!