Kolorez eta artez beteko dute Topic

Ataria 2021eko maiatzaren 29a

Tolosako Blok Arte Eskolak, ikasturtean zehar ikasleek egindako lanen aukeraketa bat erakutsiko du, Topic-en, ekainaren 1etik 13ra bitarte.

Museotik adierazi dutenez, erakusketak kolorez eta artez beteko ditu Ambigu aretoko hormak, eta aukera ona izango da eskualdeko haur eta gazteek arlo artistikoan egindako lanak ikusteko. Astelehenean, ekainak 7, itxita egongo da erakusketa, baina asteko gainerako lanegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30tik 19:30ra izango da obrak ikusteko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!