XVIII. Roberto Jauregiren Oroimenezko Txapelketa, larunbatean

Ataria 2021eko maiatzaren 27a

Igarondo Urpekoak taldeko igerilariak.

Ohikoa den bezala maiatzaren azkeneko larunbatean, aurten 29an, Roberto Jauregiren oroimenezko hegats igeriketa txapelketa egingo da Usabalgo kiroldegiko igerilekuan, COVID-19arengatik hartu behar diren neurriekin.

Bost erkidegotik etorritako 12 -15 urte bitarteko 100 gaztek Roberto Jauregi omenduko dute, ahal den era onenean, igeri egiten.

Igarondo Urpekoak taldeak antolatzen du proba, XVIII.ena. Roberto Jauregi ekarri dute gogora: «Hegats igeriketa Tolosara ekarri zuen entrenatzailea izan zen eta edozein kirolariri laguntzeko prest zegoelako ezagutzen dute tolosar askok eta askok».

Txapelketa 15:30ean hasiko da, eta Aragoi, Nafarroa, Galizia, Katalunia eta Euskadiko igerilariak ariko dira. 50 metrotik hasita 400 metro arteko probak gauzatuko dira, eta antolatzaileek uste dute ikusleentzat oso formatu ikusgarria izango dela. Igarondo Urpekoak taldeko 10 igerilari izango dira. Beraientzat esperientzia polita izatea espero dute taldetik. Antolatzaileek Tolosako Udalari zein Cartonajes Limousin eta Copytec babesleei eskerrak eman dizkiete eskainitako laguntzagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!