Gehigarria: motorra

Lehen baino  handiagoa

Ataria 2021eko ekainaren 1a

1980an ireki zituen Garaje Tolosak bere ateak, Amarotz auzoan. Hamaika lan egin dute ordutik enpresan, eta orain arteko bazkideek erretiroa hartu dutenez, jabe berriek hartu dute garajearen gidaritza. Asmo nagusia, orain arte enpresak izan dituen baloreak mantentzea da, hori bai, instalazio eta zerbitzuak gaur egunera egokituz. 

Nagusi aldaketarekin batera etorri da Garaje Tolosara aldaketa fisikoa ere. Handitu egin dute lokala, bai tailerra eta baita esposizioa ere, horrela, lan ahalmena ere handitu ahal izan dute. Gaur egun, 2.000 metro karratu gehiago ditu garajeak. Horrekin batera, bazkide berriak sartu dituzte lantaldean, sektorean 25 urte baino gehiago dituztenak guztiak. 

Ford markaren zerbitzu ofiziala eskaintzen dute, tailerrekoa eta karrozeriakoa. Eta Ford markako ibilgailu berriak saltzen dituzte, baita bigarren eskukoak eta 0 kilometrokoak ere. 

Orain arte bezala, inguruko elkarteekin ere kolaboratzen jarraitzen dute. Esate baterako, Oriako txirrindularitza eskola edota gimnastikako Tolosako taldea babesten dituzte. Eta Usabal kiroldegian ere presente daude. Bezeroak gertuko sentitzea eta zaintzea dute helburu, tratu espezializatua eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko, mezu elektroniko huts bat baino gehiago izateko. 

  • Helbidea: Iruña hiribidea, 18 (Tolosa)                
  • Telefono zenbakia: 943 67 20 55   
  • Emaila: ventas@garajetolosa.com          
  • Webgunea: garajetolosa.com   
  • Facebook: garajetolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!