Andia kalerako sarrera egokitzen hasi dira

Ataria 2021eko maiatzaren 24a

Gaur hasi dira Andia kaleko sarrera txukuntzeko lanak, eta hiru egun inguruko iraupena izango dute.

Bertara sartzeko dagoen koska txikitzea da helburua, irisgarriagoa izan dadin. Ondorioz, garajeetako sarrera-irteeretan eragingo dute lanek, eta lanek iraun bitartean, Euskal Herria plaza gurutzatuz sartu beharko da Inpernu kaleko garajeetara; irten, berriz, Apeadero tren geltoki ondotik, Rondilla kaleko 36. zenbakiaren atzealdera. Udalak, aldez aurretik, barkamena eskatu du sor daitezkeen eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!