Munduari leiho bilakatutako koadroak, Aranburu jauregian

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko maiatzaren 21a

Munduari leiho bilakatutako  4 1621530901599
Munduari leiho bilakatutako  1 1621530899324
Munduari leiho bilakatutako  2 1621530900337
Munduari leiho bilakatutako  3 1621530900933
Munduari leiho bilakatutako  5 1621530902450
Munduari leiho bilakatutako  6 1621530903203
Munduari leiho bilakatutako  7 1621530904223
Munduari leiho bilakatutako  8 1621530905135
Munduari leiho bilakatutako  9 1621530905864
Munduari leiho bilakatutako  10 1621530906677
Munduari leiho bilakatutako  11 1621530907378
Munduari leiho bilakatutako  12 1621530908225
Munduari leiho bilakatutako  13 1621530908981
Munduari leiho bilakatutako  14 1621530910110

Ana Amigo margolari tolosarrak 'Munduari leihotxo bat' erakusketa ireki du; ekainaren 12ra bitarte bisitatu daiteke.

Duela hamar urte baino gehiago hasi zen, Tolosako kultur etxeko pintura ikastaroan, Ana Amigo. Bere hitzetan, «une hartan ez nuen uste esperientzia hura grina bilakatuko zenik, ezta beste batzuekin partekatzeko aukera emango zidanik ere». Hori dela eta, bere lanak etxean erakustea «pozgarria» da berarentzat. Ekainaren 12ra bitarte egongo dira ikusgai lan horiek, Aranburu jauregian; asteartetik larunbatera bisitatu daiteke erakusketa, 17:30etik 20:30era.

Oraingo honetarako, hainbat gai jorratzen dituzten lanen aukeraketa egin du Amigok. Horien artean, natura hilen adibide batzuk aurki daitezke. «Izan ere, zenbat bizitza ezkutatu daitezkeen horien atzean. Beste natura edo paisaia batzuentzako lekua ere badago. Tolosako Santa Klara kalea, Euskal Herria plazako azoka edo Zerkausia aurkituko dituzue, Donostiako portuarekin, Kursaalarekin eta Kontxako hondartzarekin batera».

Pintura, bidaiatzeko eta kultura berriak ezagutzeko modu bat bezala sentitzen duela azaldu du margolari tolosarrak. «Pinturarekin bidaiatzen dut, margotzen dudanean bidaiatzen dut, leku horretara joaten naiz, batzuetan nire oroimenean bakarrik edo guztion oroimenean dagoen leku horretara, herri eta gizarte gisa gordetzen dugun oroimen kolektibo horretan. Eta jakina, behatzaile gisa, ikusle gisa ere bidaiatzen dugu. Horrela, eta bizitzea egokitzen ari zaigun egun ilun samar hauetan, koadroak, inoiz baino gehiago, munduari leiho bilakatzen zaizkio».

Hain justu, leiho horiek mundu urrunetara eraman gaitzaketela nabarmendu du Amigok. «Horrela, gaztelar paisaiak eta paisaia afrikarrak aurkituko dituzue, baita giza paisaiak ere. Horiek baitira, beharbada, izaki bat bere baitan beti mundu bat dela dioten geografiarik sakonenak».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!