Bihotza, Gaztelako Atean

Ataria 2021eko maiatzaren 20a

Lore eta Landare Azoka ez du antolatuko Tolosako Udalak, baina, urtero bezala, Gaztelako Atea apaindu du; arnasten duen bihotza irudikatzen duen eskultura zintzilikaria jarri dute.

Aurten ere Lore eta Landare Azoka berezia ez du egingo du Tolosako Udalak, «osasun egoeragatik». Hori bai, azoka egitekoa zen asteburuan Gaztelako Atea apaintzeko azken urteetako ohitura eutsi dio.

LoreArtean Gipuzkoako loradenden elkartea arduratu da Gaztelako Atea lorez apaintzeaz. Hain justu, Arnasten izena duen eskultura zintzilikaria ipini dute arkuan. Argitu dutenez, egun argitan eta gauean hainbat efektu bisual sortzen ditu, eta horiekin, «arnasterakoan egiten ditugun mugimenduak irudikatzen ditu, arnasten duen bihotz bat balitz bezala». Landare materialez apaindutako eta pintatutako egur zatiek osatzen dute zintzilik jarri duten eskultura. 

Eguna izan ala gaua izan Arnasten eskulturak itxura desberdina izango du. Hala, egunez, eskulturaren erdigunean egongo dira egur zatiak, arnasa botatzea irudikatuz. Gauez, berriz, erdian zulo bat utziko duten argi-puntuak ikusiko dira, arnasa hartzea irudikatuz. Arnasketaren mugimenduak irudikatzeko, egur zatien kolorea dela gakoa diote: «erdian daudenek tonu gorrixkak dituzte, eta albo batean daudenak, berriz, zuriak dira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!