Aurrerantzean Topic-en izango dute lekua Batasunis pertsonaiek

Ataria 2021eko maiatzaren 18a

EITBk Tolosako Topic museoari eman dizkio 'Vaya Semanita' umore saioko Batasunis pertsonaiak. 

Museoaren Nazioarteko Egunean iritsi dira Batasunis pertsonaia ezagunak Tolosako Topic museora. EITBk eman dizkio, museoan ikusgai jar ditzaten. Aurrerantzean, beraz, Tolosan izango dute lekua Vaya Semanita umore saioan hainbat urtez esketxak egiten aritu diren bi pertsonaiek.

Goizean egin dute eskualdaketa: Ainhoa Lodoso EITBko entretenimenduen saileko arduradunak eman dizkie bi txotxongiloak Idoia Otegi Topiceko zuzendariari eta Iñigo Aguinagalde museoko arduradunari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!