Espetxean sartu dute larunbatean arma zuriz eraso egin ondoren atxilotu zuten gizona

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Erasoa Trianguloa plazan izan zen, larunbat gauean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 54 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den larunbat gauean Tolosan, gazte bati arma zuriz eraso egitea leporatuta. Gazteari presazko ebakuntza egin behar izan zioten Asuncion ospitalean.

Segurtasun sailak zehaztu duenez, joan den larunbatean, 22:10ak aldera, Tolosako Trianguloa plaza inguruan gazte bat arma zuriz zauritu zuten borroka batean. Ertzaintza bertaratu eta 54 urteko gizon bat atxilotu zuen lesio-delitu bat leporatuta. Sabelaldean arma zuriz zauritutako pertsona Tolosako Asuncion ospitalera eraman zuten. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta atzo goizean eraman zuten Tolosako Guardiako Epaitegira. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!