Brontzezko domina lortu du Eukene Larrartek Hong Kongen

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Nazioen Kopan ari da parte hartzen txirrindulari tolosarra; atzoko proban brontzea eskuratu zuen eta gaurko proban seigarren postuan amaitu du.

Nazioen Kopako lehen proba ari da jokatzen egunotan Hong Kongeko belodromoan. Atzoko jardunaldian brontzezko domina lortu zuen Eukene Larrartek Kanporaketa proban. Espainiako selekzioarekin ari da jokatzen. Proba horretan onena Yumi Kajihara japoniarra izan zen (Scratch proban zilarra jantzi zuen ziklista bera) eta bigarren postua Verena Eberhardt austriarrarentzat izan den.

Gaur berriro lehiatu da, Omnium proban. Kasu honetan, seigarren postua eskuratu du. Hemen ere Yumi Kajihara japoniarrak eskuratu du lehen postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!