Egitarau berezia antolatu dute gaurko, Tolosako Topic museoan. Astearteko Museoen Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute eta Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa da aukeratu duten leloa.
Eduardo Mokoroa Musika Eskolako ikasleen eskutik kontzertu bereziak entzun ahal izan dira goiz osoan zehar Anbiguan, eta horretaz gain, ate irekiak antolatu dituzte egun guztirako. 21:00ak bitarte bisitatu ahal izango da museoa. 6 laguneko taldeak osatzen dituzte, eta ordu erdiz behin egiten ari dira bisitak. Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera mezu bat bidaliz.