Palestinari elkartasuna adierazteko deia

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute Tolosan, asteartean. Gaur da Nakba (hondamendia, euskaraz) oroitzeko eguna palestinarrentzat. 1948. urtean arabiarren eta juduen arteko gerrak eragindako palestinarren exodoa gogoratzeko eguna, hain zuzen.  

Egunak dira Israel Gaza erasotzen hasi zela. Bonbardaketak gogortu ditu eta 100dik gora pertsona hil ditu jada, tartean adin txikikoak. Zisjordanian beste hamar pertsona hil dituzte ere. Tel Avivek orain arte egin duen eraso luzeena da eta tropak prest ditu jada lurreko inbasioa hasteko. 

Egoera ikusita eta palestinarrei elkartasun azaltzeko manifestazioa egingo dute Tolosan, asteartean, 18:00etan Trianguloa plazatik irtenda. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!