Kreaturarik ttikiena naun,
erlojurik ez duen lilia,
eta arin zakinat bizitzen,
ez zakinat zer den beldurra.
Zozo zuri bat naun
memoriaren horma erorian,
amets dagien azken
argiaren negarra.
Zozo zuri bat
irten zaidan ahotik.
Belar harroetan etzanda,
ene eskuen bila nabilen,
poemaren urka-bilurretik ihesi.
Kreaturarik ttikiena naun,
erlojurik ez duen lilia,
eta arin zakinat bizitzen,
ez zakinat zer den beldurra.
Zozo zuri bat naun
memoriaren horma erorian,
amets dagien azken
argiaren negarra.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?