'Suspertu Tolosa' kanpainako bonuak erosteko azken egunak

Ataria 2021eko maiatzaren 13a

Maiatzaren 3an abiatu zen kanpaina, 8.000 bonu jarri ziren salgai, eta astebeteko epean, erdia saldu da; 36 saltokietarako bonuak ere agortu dira dagoeneko.

Oraingoz, Tolosako Udaletik adierazi dutenez "harrera ona" izan du herriko komertzio eta zerbitzu establezimenduak babesteko martxan jarritako egitasmoaren hirugarren edizioak. Herritarren erantzun eta konpromisoa balioan jarri nahi izan dituzte. “Aurten ere bikain erantzun dute tolosarrek, eta txalotzekoa da herriko saltokiak babesteko deiari emandako erantzuna”, aitortu du Nerea Letamendia, Merkataritza, Azokak eta Turismoa saileko zinegotzi arduradunak. 

Larunbatera bitarte izango da bonuen erosketak egiteko aukera. Online (www.suspertutolosa.eus webgunean) edo Trianguloa plazako etxolan eskuratu daitezke. Hain justu, hilaren 15etik aurrera itxita egongo da etxola, eta edozein zalantza argitzeko, 943 697 521 telefonora deitu edota info@suspertutolosa.eus helbidera idatzi beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!