Ekozinemaldian bost film eskainiko dituzte datozen hiru egunetan

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 11a, 11:58

Box.A-n izango dira gaur eta biharko emanaldiak eta etzi Leidorren eskainiko dute Gladys del Estalen inguruko dokumentala.

Ekologistak Martxan elkarteak eta Tradener Energia Trantsizioa eta Demokrazia taldeak antolatuta, Ekozinemaldia Tolosan izango da datozen egunotan. Iaz, pandemia egoeragatik, online eskaini zituzten emanaldiak baina aurten, eta segurtasun neurriak beteta, jendaurreko bost emanaldi antolatu dituzte hiru egunetan.

Bina dokumental eskainiko dituzte, gaur eta bihar, Box.A arte elkartean, eta etzi, Leidorren Gladys del Estalen inguruko filma eskainiko dute. Tuteran erail zuten ekologistaren inguruko dokumentala osatu zuen Bertha Gaztelumendik 2019an eta etzi eskainiko dute Tolosan.

EKOZINEMALDIA 2021

Maiatzak 11, gaur

19:00. Box.A-n bi film eskainiko dira: La energia de los pueblos eta Los molinos del Diablo.

Maiatzak 12, bihar

19:00. Box.A-n bi ikus-entzunezko lan ikusteko aukera izango da: El tiempo que resta eta CAF: Un tranvia llamado Apartheid.

Maiatzak 13, etzi

19:00. Leidor aretoan eskainiko dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!