Peña II _ Binakako Finala 2021

Peñak etxekoen babesa jaso du

Leyre Carrasco 2021eko maiatzaren 9a

Finala hasi baino ordu batzuk lehenago, bengala eta animo mezuen artean agurtu dute pilotari tolosarra Bilbora bidean atera denean.

Jon Ander Peña tolosarrak Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko du gaur, Jon Ander Albisurekin batera Bilboko Bizkaia frontoian. Lehen aldia da Peñak lehen mailako txapelketan parte hartzen duela eta finaleraino iritsi da. Pandemia dela eta, publikorik gabeko partidua izango da gaurkoa ere. Horregatik, bere familia eta lagunak etxe azpian elkartu dira pilotari tolosarrari finalerako animoak emateko.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!