Peña II _ Binakako Finala 2021

Hasi dira finala girotzen

Ataria 2021eko maiatzaren 9a

Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko da gaur arratsaldean, Bilboko Bizkaia frontoian. Publikorik ezin izango da egon, baina Jon Ander Peñaren lagunak Bizkaia frontoiraino joan dira, animoak emateko pankarta jartzera.

Hauxe dio pankartak: "Atzo ezinezkoa zirudiena, gaur posible; egurra Jon Anders!". Gertukoen animoak zuzenean jasotzeko aukera ez badu izango ere, behintzat Peñak, eta berarekin batera Jon Ander Albisuk, pankarta izango du bere lagun eta zaleen bultzada jasotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!