433 milioi euro, enpresa tixiki eta ertainak laguntzeko

Ataria 2021eko maiatzaren 6a

Aitor Cobanera, Javier Plasencia, Mikel Amundarain, Iker Urruzola, Aitor Urzelai, Ainhoa Ondarzabal, Iñigo Ansola eta Alex Boto gaurko aurkezpenean.

Tolosaldeko enpresei zuzendutako plana aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak, Lehiberri zentroan. 2021erako diru laguntzak dira eta enpresa txiki zein ertainei zuzenduta daude. Planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du.

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu du gaur, Lehiberri zentroan.  Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izan da eta hogei enpresa baino gehiago bertaratu dira. 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen dituela esan dute eta 433 euroko aurrekontua duela. Planaren helburua da "kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzea, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria kontuan hartuz".

Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko dela esan dute, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dituztela.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Spri taldeko Empresa Sustapen zuzendari Aitor Cobanerak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.

Informazio gehiago Spri-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!