2021/06/12 00:00
Goiz pasa. Sasien gainetik, hodeien azpitik txango gidatua, Uzturre magaleko hariztira. Ingurumen astearen barruan, Naturtzaindiako Jon Zulaikak gidatuta, txangoa egingo da, Tolosako baso-berritze naturalaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko.
Goizean. Gizonon zaurgarritasuna aldaketarako giltzarri tailerra, kultur etxeko areto nagusian, Tolosako Gizon Taldearekin elkarlanean antolatuta, eta EAE mailako Jardunaldiaren baitan, Asier Baglietto Gabilondo eta Jokin Beristain Lopez de Zubiriaren eskutik.
Arratsaldean. Zer eta nola egin dezakegu gizonek berdintasunerako bidean? tailerra, Zerkausian, Hiruki Larroxa elkarteko Ibai Fresnedoren eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?