Landatu dute intxaurrondoa, Elosegi parkean

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoek apirilaren 18an Tolosako herriari emandako intxaurrondoa landatu dute baso eskolako ikasleek.

Hiru pailazoek apirilaren 18an Tolosan eskainitako Amaren Intxaurrak ikuskizunean intxaurrondo bat oparitu zieten tolosarrei, herrian landatu eta guztion artean zaintzeko. "Dolua izan zen ikuskizunaren ardatza, eta ondorioz, intxaurrondoak dagoeneko gurekin ez dauden lagun eta senideak eta haiekin pasatako uneak sinbolizatzen ditu, herritarrek nahi dutenean intxaurrondora gerturatu eta haiek gogora ekartzeko", adierazi dute udaletik.

Pasa den astean landatu zuten intxaurrondoa Elosegi parkean, eta baso eskolako 5 urteko ikasleek hartu zuten parte, euren irakasleekin. Ordezkari gehiago ere izan ziren landaketan: Patxi Amantegi Ingurumen saileko zinegotzia, Tolosako Ingurumen Zentroko ordezkaria eta Goroldi enpresako lorezaina.

Udalak, bestalde, eskerrak eman dizkie Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, "Tolosako herriari egindako opariagatik". Azkenik, Elosegi Parkean dagoen intxaurrondoa herritar orok bisitatu dezaketela jakinarazi dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!