Maiatzaren Lehena 2021

Gazteenen nahia, “sozialismoaren aldarria” berreskuratzea

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

M1 manifa kontseilu sozialis 1 1620035796790
M1 manifa kontseilu sozialis 2 1620035797151
M1 manifa kontseilu sozialis 3 1620035797605
M1 manifa kontseilu sozialis 4 1620035797876
M1 manifa kontseilu sozialis 5 1620035798097
M1 manifa kontseilu sozialis 6 1620035798297
M1 manifa kontseilu sozialis 7 1620035798692
M1 manifa kontseilu sozialis 8 1620035799005
M1 manifa kontseilu sozialis 9 1620035799289

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak deituta, manifestazioa egin zuten larunbatean, iluntzeko zortzietan abiatuta, Tolosako Trianguloa plazatik. Antolatzaileen esanetan 300 pertsona inguru bildu ziren Tolosako kaleetan.

Trianguloa plazatik abiatu baziren ere, amaiera ekitaldia Plaza Berrian egin zuten.  Bertan, Kontseilu Sozialistako bi kidek olerki bat irakurri zuten, zuzeneko musikak laguntzen ziela. Jarraian, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistako beste bi kidek Maiatzaren Lehenenari lotutako irakurketa irakurri zuten.

Maiatzaren Lehena eskualdeko gazteen aldarrikapenerako egun bihurtu zen, historian atzera eginez historiak berak emandakoa gogoratu eta aurrera begira “sozialismoaren aldarria berreskura”tzeko unea dela aldarrikatu zuten larunbatean.

1886. urteko Chicagoko istiluak gogoan, “duela 135 urte presente zegoen klase arteko gatazka” gogoan izanik, egungo egoeraren azterketa egin zuten Kontseilu Sozialistatik: “Gaur egun ere, klase zapalkuntzak zeharkatzen du gizartea punta batetik bestera, eta gainera, azken urteetan ematen ari den krisi testuinguruan, kapitala modu bortitzean ari da langile mugimenduak borroka bidez irabazi zituen ongizate eta askatasun esparruak are eta gehiago murrizten”.

Pandemiaren eraginez, langileen “egoera latzak biderkatzen” ari direnez konponketarako bidea proposatu zuten Tolosaldeko Kontseilu Sozialistako kideek: “Gizarte antolamendu kapitalista gainditu eta klaserik gabeko jendartea eraikitzea”. Honela, larunbateko manifestazioa baliatuta, Langileen Nazioarteko Egunean, “antolakuntza komunista indartzeko eguna” definitu zuten.

Amaiera, kantuan ekin zioten, Internazionala abestu baitzuten guztien artean. 

 

Argazkiak eta bideoa: Tolosaldeko Kontseilu Sozialista

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!