2021/05/13 18:00
'Gazteak, nerabeak eta suizidioa', sentsibilizazio saioa.
Tolosako Inmakulada Lanbide ikastolak antolatutako jardunaldia.
Azken hamarkadan osasun mentalean eta bereziki, suizidioaren inguruan aurkitu diren emaitzak kontuan edukita, eta COVID-19ak egoera hau larriagotu duela-eta, nerabe eta gazteetan suizidioaren arriskua prebenitzeko proiektua abiatu dute Inmakuladan.
Proiektu honetan Biziraun, Agifes, Edurne Pasaban, EASO politeknikoa eta EHUk ere parte hartzen dute, eta aurrera eramango duten ekintzen artean guraso eta irakasleentzako sentsibilizazio saio bat egingo da.
Sentsibilizazio saio honetan suizidioren inguruan arituko dira, gaur egungo egoera, arrisku faktoreak, esku-hartzea, prebentzioa eta bestelako gaien inguruan hitz eginez. Hitzaldi hau irakasle, ikasle eta baita suizidioaren inpaktua pairatu duten senideek aurrera eramango dute.
Izena-emateko klikatu hemen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?