Okomok 20 urtez azpiko Euskadiko marka berri bat lortu du

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Peio Etxabe entrenatzailea eta Maria Felisa Okomo, azken honek egindako markarekin.

Tolosa CF-ko lau atletek parte hartu zuten Iberdrola Ligan, Atletiko San Sebastian kluba ordezkatuz asteburu honetan.

Jardunaldi horretan, Maria Felisa Okomok pisu jaurtiketako Euskadiko 20 urtez azpiko errekor berria lortu zuen. 13,71 metrotaraino jaurti zuen 4 kiloko bola Peio Etxabek entrenatzen duen atleta tolosarrak. Jaurtiketa horrekin gainera, lehiaketan lehen postua lortu zuen. Pisuaz aparte, diskoan ere aritu zen 34 metrotik gora botaz.

Izaro Perurenak Tolosako CF-ko errekor berria ezarri zuen 3.000 metro oztopoen proban, 11.16ko denborarekin. Maila bikaina erakutsi zuen Ignacio Santamariak entrenatutako atletak, lasterketan lehen postua lortuz eta talde donostiarrari puntu guztiak emanez.

Paula De Juan eta Iratxe Martinek ere emaitza oso onak lortu zituzten, kasu honetan 400 metro hesietan. Atleta ordiziarra 3. sailkatu zen 1.01ko markarekin eta tolosarra 6. izan zen 1.03rekin, aurreko asteko markari 3 segundoko koska eginaz. Marka hauek bai 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketarako eta agian absolutu mailako txapelketarako txartela emango dizkiete Ivan Gallegok entrenaturiko atleta gazteei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!