Tolosaldea IKT hirugarren izan da Euskadiko Kopan

Imanol Garcia Landa 2021eko apirilaren 28a

Tolosaldea IKT hirugarren iz 2 1619553018847
Tolosaldea IKT hirugarren iz 1 1619553018340
Tolosaldea IKT hirugarren iz 3 1619553019212

Sailkapen orokorrean, zein gizonezkoetan eta emakumezkoetan lortu dute hirugarren izatea igerilariek.

Tolosaldea IKT igeriketa taldeak hirugarren postu orokorra lortu du asteburuan jokatu den Euskadiko Kopan, eta postu bera lortu du ere gizonezkoetan zein emakumezkoetan. «Pozik gaude lortu ditugun emaitzekin», azaldu du Joseba Zubeldia teknikariak. «Emakumezkoetan noizbait hirugarren izan gara, eta aurten ere lortu dugu. Gainera, horrelako txapelketetan eskarmentu txikia duen talde gazte batekin. Horrez gain, kontuan hartu behar da igerilari beteranoetakoa den Maddi Barriola falta zela, konfinatuta baitzegoen». Gizonezkoetan eskarmentu handiagoa dute, gehienak aurretik koparen batean parte hartutakoak, eta «maila oso ona» eman dutela azaldu du Zubeldiak: «Inoiz baino maila altuagoa lortu dugu, bigarren geratu zenari postua lehiatuz».

Emakumezkoetan Bidasoa eta Getxo izan zituzten aurretik, gizonezkoetan Bidasoa eta Judizmendi, eta sailkapen orokorrean Bidasoa eta Getxo. Markei dagokionez, Zubeldiak gizonezkoetan 18 eta 22 urte arteko igerilariek egindakoa nabarmendu du: «Oraindik bere markak hobetzen ari dira, eta hori ez da erraza izaten. Gure ustez horrek erakusten du aurretik, orain dela urte batzuetatik, lan ona egin dela». Eneko Barriolak 200 metro bizkar proban egindako 2.02ko marka edota 4x100 libre erreleboetan lortutako 3.26koa aipatu ditu. Emakumezkoetan nabarmentzekoa da Nahia Garridok 14 urtekoen Euskadiko errekorra egin zuela 100 metro bizkar proban, 1.02,11 markarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!