Museoa barnetik ezagutzeko gonbita

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Museoen Egunaren harira, Topic zentroak herritarrak museora argazkiak egitera gonbidatu ditu; sariak eskuratu ahalko dituzte.

Museoen Nazioarteko Egunaren harira,Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak herritarrak gonbidatu ditu museora gerturatu eta argazkiak ateratzera. Gainera, sariak eskuratu ahalko dira, zozketa egingo baitute parte hartzaile guztien artean.

Topic zentrotik gogoratu dutenez, 1977. urtetik ospatzen da maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna mundu osoan. «Aukera paregabea da museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzeko», esan dute. Bada, Topic-etik txotxongiloak eta argazkilaritza maite duen edonor gonbidatu dute museoan argazkiak egitera. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 14ra bitarte museoan dohainik sartu ahal izango dute, sarreran identifikatuz. Parte hartzen dutenek egiten dituzten argazkien aukeraketa bidali beharko dute maiatzaren 14a baino lehen cit@citolosa.com edota maria@cittolosa.com helbidera.

Parte hartzaile guztien argazkiak Topic zentroaren webgunean (www.topictolosa.com) jarriko dituzte ikusgai. Horrekin batera, Topic zentroan argazki erakusketa jarriko dute maiatzean.

SARIAK ESKURATZEKO AUKERA

Argazkiak ateraz parte hartzen duten herritar guztien artean bi sari zozkatuko dituzte: Topic-eko txotxongilo bat, txotxongiloen ikuskizunak ikusteko bi bonu, eta Leidor zinemarako, iraileko bi zinema bonu. Topic zentrotik azaldu dutenez, maiatzaren 15ean egingo dute zozketa, eta egun horretan banatuko dituzte sariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!