Banketxeetara, kontu eske

Ataria 2021eko apirilaren 26a

Banketxeetara, kontu eske 1 1619438227109
Banketxeetara, kontu eske 2 1619438227931
Banketxeetara, kontu eske 3 1619438228500
Banketxeetara, kontu eske 4 1619438229016
Banketxeetara, kontu eske 5 1619438229612
Banketxeetara, kontu eske 6 1619438230247
Banketxeetara, kontu eske 7 1619438230773
Banketxeetara, kontu eske 8 1619438231379
Banketxeetara, kontu eske 9 1619438232002
Banketxeetara, kontu eske 10 1619438232576
Banketxeetara, kontu eske 11 1619438233142
Banketxeetara, kontu eske 12 1619438233747
Banketxeetara, kontu eske 13 1619438234800
Banketxeetara, kontu eske 14 1619438235439
Banketxeetara, kontu eske 15 1619438235976
Banketxeetara, kontu eske 16 1619438236517

Tolosaldeko pentsiodunen mugimenduko kideek, Tolosako banketxeak bisitatu dituzte, duela aste batzuk bertako zuzendariei igorritako mezuaren erantzunen bila.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, manifestazioak egin dituzte, gaur, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 65 herritan, adinekoek eta pentsiodunek bere pentsioetako dirua kudeatzeko finantza-erakundeetan sartzeko dituzten zailtasunak salatzeko. Tolosan ere bat egin dute deialdiekin, eta Trianguloa plaza eta San Frantzisko ibiltokia inguruko banketxeak bisitatu dituzte. "Gure kezka azaldu dugu, batetik, banku-erakundeen sukurtsaletan uneoro sortzen diren ilarengatik, eta bestetik, gero eta komisio gehiago ezartzen direlako, eta horrek, baliabide gutxien dituzten herritarrei kalte handiagoa eragiten dietelako", esan dute Tolosan bildutako pentsiodunek.

Bankuek eta aurrezki-kutxek, "zerbitzu publikoa eman" eta "finantza-bitartekarien funtzioa bete" behar dutela adierazi dute. Hori da jarduera ekonomikoa eta produktibitatea errazteko gakoa. Aurrezki Kutxen likidazioak, banku pribatu bilakatzeak edota banku pribatuek beste batzuk xurgatzeak narriadura larria eragin du herritarren arretan nahiz kredituaren eta aurrezkiaren sozializazioan".

Urteak igaro ahala, banku-zerbitzua "hondatzen" ari dela, eta ondorioz, dirua eskuratzea "gero eta zailagoa" dela ikusten dutela esan dute. "Era berean, pandemiaren ondorioz, zailtasunak areagotu dira, eta pixkanaka, sukurtsalak ixten ari dira, zuzeneko arreta jasotzeko aukera bakarra delarik". Bestetik, langile kopurua ere murritzagoa dela salatu dute. "Estatu osoko banku handiek 18.000 lanpostu likidatzea aurreikusi dute epe laburrean, kaleratzeen, erretiro aurreratuen eta borondatezko bajen bidez". Azkenik, komisioen gorakada ere salatu dute. "Goraka doaz, enpresen dibidenduak handitzeko helburuarekin".

Duela aste batzuk, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideek gutunak bidali zizkieten Espainiako Bankuari, Ekonomia sailburuari, eta Hego Euskal Herriko banku eta aurrezki-kutxa guztietako zuzendari eta kudeatzaileei, guzti honen inguruko neurriak eta konponbideak eskatuz. Tolosaren kasuan, espero zuten bezala, ez dute erantzun argirik jaso. "Orokorrean, ezin dutela ezer egin esan digute langileek. Egoera, beraz, nahiko txarra da".

Gaur bertan, beste gutun bat banatu dute banketxe ezberdinetan. "Banku garrantzitsuenen mahaiak ez dio gure eskariari erantzun. Batzuk, Espainiako Bankua adibidez, biltzeko prest agertu dira, baina irailean. Bakar batek ere ez du proposamenei erantzuteko jarrera argirik edo konpromiso zehatzik erakutsi".

Modu berean jarraituz gero, mobilizazio gehiago antolatu eta neurri berriak martxan jartzeko prestutasuna azaldu du mugimenduak. "Banketxeen erabaki horiei erantzuteko prest dauden beste sektore batzuen babesa jaso dugu. 18.000 lanpostu daude jokoan, eta tartean dira baita ere bezeroekiko arreta eta errespetua hondatzearen ondorio saihestezinak".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!