ZOZKETA BEREZIA

Isastegi zozketa berezia!

Ataria 2021eko apirilaren 25a

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte zozketa berezi honetan. Beraz, animatu eta hartu parte!

Apirilaren amaierarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du. Urte hasiera gogor honetan animoak beharrezkoak ditugunez, Isastegi Sagardotegiko produktu ezberdinak zozkatuko ditugu.

Hiru sari izango dira:

  • Maiatzak 2, igandean, bi lagunentzako bazkaria Isastegi Sagardotegian.
  • Bi Euskal Sagardo kutxatxo.

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ISASTEGI idatzi beharko dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: apirilaren 29a, osteguna, 11:00etan.
  • Ordu horren inguruan irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
  • Ostiraleko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Bi lagunentzako bazkaria, maiatzaren 2an, igandean, izan beharko du. Egun horretan amaituko dutelako denboraldia.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!