Aktibatu jardunaldiak, Topic zentroan

Ataria 2021ko api. 23a, 10:22

2019an egindako Aktibatu jardunaldien artxiboko irudia.

Turismoaren sektoreko profesionalak bilduko dira maiatzaren 4 eta 5ean Tolosako Topic zentroan. 

Bizibizikik Aktibatu jardunaldiak antolatu ditu berriz ere. Hiru egunean zehar egingo dituzte; maiatzaren 4 eta 5ean Tolosako Topic-en eta maiatzaren 6an Hernaniko Chillida Leku museoan. Tolosako saioak modu presentzialean nahiz online izango dira, eta Chillida Lekun egingo dena, aldiz, presentzialean bakarrik. Aktibatu jardunaldiak natura turismoaren eta iraunkortasunaren inguruko hogei profesional inguruko bilduko dituela esan du Bizibizikik.

Maiatzaren 4an turismo kudeaketaren, paisaiaren eta ondarearen gaiaren inguruan ariko dira, maiatzaren 5ean euskal turismo elkarteen txanda izango da, eta maiatzaren 6an ondarearen interpretazioak eta gidaritza interpretatuak turismo estrategian duten garrantziaren inguruan hitz egingo dute.

Jardunaldietan parte hartzeko aktibatu.eus webgunean eman behar da izena, eta antolatzaileek esan dute parte hartzaileren bat eremu gorrian dagoen herriren batetik gerturatu behar badu, joan-etorria erabat justifikatua egongo dela, ekitaldi profesional bat delako.

Egitaraua

Maiatzak 4, Topic zentroa (Tolosa)

Kudeaketa turistikoa, paisaia eta ondarea

  • 09:30: Ongietorria.
  • 09:45: Kudeaketa turistikoa, paisaia eta ondarea hitzaldia, Xavier Font Urgell Bartzelonako Turismo Bulegoko teknikoaren zuzendariaren eskutik, gazteleraz.
  • 10:30: Bisitari-fluxuen kudeaketa estrategiak. Nafarroa Ezagutu Sarea erreserba zentrala, Nafarroa Ezagutu Sareko Arantxa Arregiren eskutik, euskaraz.
  • 11:00: Atsedena.
  • 11:30: Lurralde antolaketa metodoak. Urdaibai Biosfera Erreserbaren kasua Urdaibaiko Biosfera Erreserba zerbitzuko Jon Asuaren eskutik, euskaraz.
  • 12:00: Jomuga publiko-pribatua eta Iraunkorra. Eremua trail eta BTT, Eremua BTT eta Trail guneko Jorge Vaqueroren eskutik, gazteleraz.
  • 12:30: Ondarea eta paisaia oinarri duten produktu turistikoak Begi Bistaneko Naiara Malave eta Elkano Fundazioko Ion Irurzuren eskutik.
  • 13:15: Itxiera.

Maiatzak 5, Topic zentroa (Tolosa)

Natura turismoko etorkizuneko erronkak: turismo elkarteen begirada

  • 09:30: Ongietorria.
  • 09:45: Lehen atala: Las agencias receptivas de Euskadi ante los nuevos retos del turismo, Aktiba elkarteko Jabier Fuertes eta Atrae elkarteko (Agencias Turísticas Receptivas Asociadas de Euskadi) Lorea Urangaren eskutik, gazteleraz.
  • 10:30: Bigarren atala Euskal Elkargoko Turismo, Natura eta Ondarearen kontseilari Daniel Olzomendiren eta Baztan-Bidasoa Elkarteko Mikel Albisuren eskutik, euskaraz.
  • 11:15: Atsedenaldia.
  • 11:5: Hirugarren atala Nekatur elkarteko Idoia Ezkurdia kudeatzailearen eta AEHN elkarteko (Asociación de Hostlería y Turismo de Navarra) Nacho Calvoren eskutik, euskaraz eta gazteleraz.
  • 12:30: Abentura turismoa eta iraunkortasuna COVID ondorengo munduan, Adventure Travel Trade Association elkarteko Celine Fortinen eskutik.
  • 13:15: Itxiera.

Maiatzak 6, Chillida Leku (Hernani)

Interpretazioa turismo estrategiaren ardatza

  • 09:30: Ongietorria.
  • 09:45: Chillida Leku ezagutarazten, bisita gidatuen bilakaera Chillida Lekuko Nausica Sanchezen eskutik, gazteleraz eta Interpretazioa turismo estrategia hobetzeko Naturalwalks-eko Evarist Marchen eskutik, gazteleraz.
  • 10:45: Atsedena.
  • 11:15: Irteera gidatuak-esperientziak. Ibilbide interpretatuetan erabiltzen diren erreminten ezagutza eta aplikazioa, teoriatik praktikara. Parte-hartzaileak hiru taldetan banatuko dituzten eta talde bakoitzak gai bat landuko du: ondare kulturala eta interpretazioa (euskaraz), natura eta interpretazioa (euskaraz) eta gastronomia eta interpretazioa (gazteleraz). Izena ematerakoan gaietako bat aukeratu beharko da.
  • 13:15: Itxiera.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!