Ikuskizuna eta tailerra larunbatean Topic-en

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 22a, 15:39

Uniko emanaldia izango da 18:30ean, eta aurretik familia guztiari zuzendutako tailerra.

Larunbatean Topic zentroan emanaldia eta tailerra izango da. Emanaldia 18:30ean izango da, eta aurretik, 17:30ean, familientzako tailerra hasiko da. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek.

Ikuskizunaren izenburua Uniko da, eta 6 urtetik gorako ikusleentzat izango da. Anai-arreba baten jaiotzagatik jeloskortasunak haur batean eta bere ingurunean eragin dezakeenaren isla izan nahi du. Txotxongilo eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, jeloskortasunaren kontu kezkagarria azaltzen du Teatro Paraiso konpainiak, aurrez aurre begiratuz haien gordintasun osoan, umorea galdu gabe.

Tailerrean parte hartzeko, 943 65 04 14 zenbakira deituta eman behar da izena. Tailerra eta ikuskizunaren prezioa 8 eurokoa izango da haurrentzat (sarrera murriztua 7 euro) eta helduentzat 10 eurokoa (sarrera murriztua 8 euro).
 www.topictolosa.com helbidean erosi ahalko dira sarrerak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!