Ikusgarritasun lesbikoaren nazioarteko eguna da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Gonzalez Mugika, Tolosako Eusko Alkartasunako koordinatzailea 2021eko apirilaren 26a

Zer da lesbiana izatea? Lesbiana izatea emakume izatea da; emakume izatea gizarteak markatzen dioenaz gaindi.

Egungo gizartea hiru zutabetan errotua dago; heteroaraua, patriarkatua eta kapitalismoa. Lesbianak horri guztiari aurre egiten dio, pertsona oso eta askea izateko borrokatzen duen bitartean. Horregatik diogu lesbiana izatea ez dela apeta edo gustu sexual kontua soilik, baizik eta desberdindu eta klasifikatu egiten gaituen gizarte hori aurre egiteko jarrera iraultzailea dela.

Eta jarrera hau mantentzea zaila, gogorra eta askotan etsigarria da, hainbeste aurreiritzi, arazo legal edo arrisku fisikori aurre egin behar baitzaio. Horregatik da behar-beharrezkoa lesbianismoa ikusaraztea. Jendarte sano eta askea nahi baldin badugu, nahi eta nahi ezkoa da Lesbiana izaera hori babestea, emakumea benetan bere buruaren jabe izan dadin, emakumea bera izan dadin, ZU IZATEKO.

Eusko Alkartasunatik beti bultzatuko dugu askeago, osoago eta justuagoa den gizartea eta pertsonak. Bide honetan, lesbianekin batera goaz.

Maitane Gonzalez Mugika, Tolosako Eusko Alkartasunako koordinatzailea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!