Infantil mailako mutilen batela, Euskadiko Txapelketan irabazle

Ataria 2021eko apirilaren 19a

Infantil mailako mutilen batela, Euskadiko txapeldun. TAK

TAK klubeko batelak Euskadiko Txapelketan lehiatu dira asteburuan, Legution (Araba), eta infantil mailako mutilek bandera ekarri dute etxera.

Bere aldetik, kadete mailako neskek hirugarren postua lortu dute. Infantil mutilen atzetik, Orio eta Isuntza helmugaratu ziren igandean egindako finalean. Kadete nesken aurretik, berriz, San Juan eta Isuntza sailkatu ziren. Infantil mutilak, beren garaipenarekin, Espainiako Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Asteburu honetan ariko dira arraunean, Galizian.

Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten beste TAKeko batelei dagokionez, infantil neskek bosgarren amaitu zuten, kontsolaziozko finalean lehen postua lortuz. Jubenil mailako neskek zortzigarren amaitu zuten, kontsolaziozko finalean laugarren izan ondoren. Kadete eta jubenil mailako mutilek ezin izan zuten kontsolaziozko finalerako sailkatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!