Ibaiertzeko ipuina, Galtzaundiren irakurle taldean

Ataria 2021eko apirilaren 19a

Bihar izango da saioa, 19:00etan, Tolosako kultur etxean. Oihane Amantegi liburuaren idazlea bertan izango da, eta Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.

Apirilaren 20an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak eta landuko den liburuaren idazlea bertan izango da oraingoan. Izan ere, Ibaiertzeko ipuina izeneko lana izango da apirileko irakurgaia eta liburua lantzeko hitzordura gerturatuko da Oihane Amantegi egilea. Irakurle taldearen saioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Hitzorduan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, www.galtzaundi.eus webguneko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 laguneko muga jarri da saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!