Preso politikoen artelanak ikusgai

Ataria 2021eko apirilaren 17a

Preso politikoen artelanak i 1 1618677510419
Preso politikoen artelanak i 2 1618677511486
Preso politikoen artelanak i 3 1618677512213
Preso politikoen artelanak i 4 1618677513014
Preso politikoen artelanak i 5 1618677513765
Preso politikoen artelanak i 6 1618677514598
Preso politikoen artelanak i 7 1618677515326
Preso politikoen artelanak i 8 1618677516073
Preso politikoen artelanak i 9 1618677516863
Preso politikoen artelanak i 10 1618677517585
Preso politikoen artelanak i 11 1618677518351
Preso politikoen artelanak i 12 1618677519024
Preso politikoen artelanak i 13 1618677519857
Preso politikoen artelanak i 14 1618677520777
Preso politikoen artelanak i 15 1618677521738
Preso politikoen artelanak i 16 1618677522563
Preso politikoen artelanak i 17 1618677523419

Gaur Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira antolatu du Tolosako Sortuk erakusketa kultur etxean, eskualdeko preso politikoek egindako artelanekin. Erakusketa bi egunez dago ikusgai, eta gaur izango da azken eguna.

"Askotan lotu izan da espetxea sufrimenduarekin eta ilunarekin, eta nahi izan dugu beste aurpegi bat erakutsi espetxearena, presoek nola erabili duten sormena urte horiei eta egoerari aurre egiteko", azaldu dute Sortutik. Erakusten diren artelanen egile asko gaur egun ez daude preso, baina erakusketan daudenak espetxeetan egindakoak dira.

Kartelen bidez erakutsi da artelanak egin diren espetxeak. "Zentzu horretan, ikusirik zenbat espetxe eta zer lekuetakoak diren, erakusten da dispertsioaren eragina", zehaztu dute antolatzaileek. Artelanak presoen senideen edo etxeetan daude jasota, eta erakusketaren bidez publikoaren aurrean ikusgai jarri da. Ikusmina piztu du erakusketak eta jende ugari joan da ikustera.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!