Mahala Binakako Euskal Pentatloia 2021

Badator Binakako Euskal Pentatloia

Ataria 2021eko apirilaren 17a

Tolosako zezen plazan elkartu dira txapelketan parte hartuko duten ia kirolari guztiak. Gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira eta lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, hiru bikote.

Gizonezkoen txapelketan kanporaketa egingo da maiatzaren 29an, Tolosako zezen plazan, eta bertatik sei bikote sailkatuko dira finalerako. Ekainaren 20ean egingo dira gizonezkoen eta emakumezkoen finala, agertoki berean.

Gizonezkoetan ondorengo bikoteak ariko dira lehian: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a, Benat Amade eta Aritz Irazabal, Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi, Iñaki Errazkin tolosarra eta Aratz Mugertza, Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria,  Ousmane Drame eta Mikel Agirre, Daniel España eta Julio Jimenez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Larrañaga, Jon Gisasola Zelai V.a eta Ioritz Gisasola Zelai IV.a, Xabier Urrutia eta Julen Kañamares, Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno, eta Joxe Martin Bustinza eta Jokin Eizmendi. Emakumezkoetan ondorengoak izango dira lehian: Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Claudia Lucia Muñoz eta Julia Martinez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!