Tolofolk 2021

Tolofolk jaialdia-Oreka Tx 'Koklea' (1) (Tolosa, 2021-04-10) (32'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 15a

Apirilaren 7tik 11ra Tolofolk jaialdiaren lehen edizioa egin dute Tolosan Jeajeaka kultur elkartearen gidaritzapean eta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Garai zail hauetan 6 kontzertu bikain entzun ahal izan dira. Jaialdiak herriari bizia ematea eta kultura sustatzea izan ditu helburu, folk musikariei ikusgarritasuna ematearekin batera.

Kontzertu horietako bat Oreka TX taldearen eskutik etorri da, Xabi Zeberio herriko musikaria gonbidatu gisa izan dutelarik. Koklea deitutako azken diskoko piezak jo eta interpretatu dituzte taldekideek. Zortzi pieza entzun eta ikusi ahal izango dituzu lehen bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!