Giza kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta 2021eko apirilaren 17a

William Shakespeare. ATARIA

Asko hitz egiten da kalitateaz eta berrikuntzaz, baina ia beti teknologikoaz hitz egiteko erabiltzen dugu, eta gutxi gizakiez. Gizatasunean haztea da gakoa, pertsona hobeak izateko. Garrantzitsuena ez da daukazun aurpegia, jartzen duzun aurpegia baizik. Azkenean, giza kalitatea zentzuaren kalitatea da. William Shakespeare idazle ingeles handiak (1564-1616) honela idatzi zuen: «Pertsona bat handia da eskua luzatzen duenean, ahoa ixten duenean eta bihotza irekitzen duenean».

Agurtzeko, besarkatzeko, laztantzeko, emateko eskua luzatzen jakiteak handia egiten du pertsona bat. Eta ahoa ixten jakitea, gezurrik ez esateko, marmarrik ez egiteko, isilik geratzeko eta behatzeko, harago kontenplatzeko handitasunaren seinale ere bada.

Shakespearen hiru aholku hauek: eskua luzatu, ahoa itxi eta bihotza zabaldu; ez al zaizkigu beharrezkoak giza kalitatea aberasteko eta sendotzeko?


Azkenik, bihotza irekitzen jakitea, ulertzeko eta maitatzeko, besteen beharretan interesatzeko, une zailetan gure hurkoei kontsolatu eta laguntzeko eta mundu justuago, gizatiarrago eta anaikorrago bat eraikitzeko, pertsonaren handitasunaren agerpen argia ere bada.

Shakespearen hiru aholku hauek: eskua luzatu, ahoa itxi eta bihotza zabaldu; ez al zaizkigu beharrezkoak giza kalitatea aberasteko eta sendotzeko? Badira hamar aditz oso garrantzitsuak direnak eta ahaztu behar ez genituzkeenak indar etiko berezia dutelako: behatu, entzun, hitz egin, elkarrizketatu, irakurri, idatzi, hausnartu, gogoratu, eskertu eta jardun.

Urtaro berriari ateak ireki dizkiogu: udaberria hasi berria dugu. Horregatik, hobe da etorkizunari jarrera positiboarekin begiratzea, jarrera negatiboarekin baino. Horrelako zerbait zioen Zizeronek (106-43 K.a.): «Gaztaroan ikasi egiten dugu, zahartzaroan, berriz, ulertu». Bizitza bizitzeko da, ez arrastaka eramateko, baizik eta bere txinparta ateratzeko, zoriontsu izanez eta besteak zoriontsu egiten saiatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!