OLERKIA

Orain ulertzen dut

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2021eko apirilaren 18a

‘The water-babies: a fairy tale for a land-baby’ (1915). DOMEINU PUBLIKOA

Orain ulertzen dut

asti pixka bat gehiago

behar izatea.

Orain ulertzen dut zergatik

jartzen zaizkien izenak

graziei: orina, sudur-motza, ezpain-lorea.

Orain ulertzen dut zergatik

hainbeste txera eta dedikazio.

Orain ulertzen dut zergatik.

Marko Antonio Flaminioren latinetik

ekarriak balira bezala hitzok

orain ulertu ditut.

Inoiz bukatzen ez den bide bat delako

umeen larruazalaren usaina.

Izorratu egiten ditugulako

harik eta gugandik

askatzen diren arte.

Orain ulertzen dut:

petaloak dira ur gainean,

loreak lur lehorrean.

Ama* behar dute

aita* behar dute

soilik hasieran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!