Bi bandera lortu dituzte TAK klubekoek Gipuzkoako Batel Txapelketan

Ataria 2021eko apirilaren 12a

Asteburuan jokatu dira Gipuzkoako Batel Txapelketak, eta bertan izan dira TAK klubeko ontziak. Bi bandera lortu dituzte, eta biak infantil mailan, neskek zein mutilek irabazi baitute.

Kadeteetan, neskak bigarren izan dira eta mutilak hirugarren amaitu dute. Jubenilei dagokionez, neskak hirugarren izan dira eta mutilak ez dira finalera sartu.

Behin Gipuzkoako Txapelketa jokatuta, Euskadiko Txapelketaren txanda izango da orain. Asteburu honetan bertan jokatuko da, Legution (Araba). Txapelketa horretara klub bakoitzetik ontzi bana joango da maila bakoitzean. Euskadiko Txapelketan lehen bi postuetan geratzen direnak Espainiako Txapelketarako sailkatzen dira; Galizian jokatuko da txapelketa hori, apirilaren 24 eta 25ean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!