Errezilgo erregina, liburu egina

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza: Ihintza Elustondo 2021ko api. 12a, 14:09

Bermejo, Berrondo, Urretabizkaia, Agirretxe eta Labaka, liburuaren aurkezpenean.

Ibarbi Sagarraren inguruko liburua aurkeztu dute Errezilen. Joseba Urretabizkaia argazkilari tolosarraren eta Alvaro Bermejo idazlearen lana da. Bermejok azaldu duenez, Errezilgo identitate ikurra da sagarra, eta harreman horretan jarri dute arreta.

Ibarbi Errezil sagarra. Sagarren erregina izeneko lana aurkeztu dute gaur Errezilgo frontoian. Bertan izan dira Luis Berrondo Ibarbi Sagarraren Elkarteko lehendakaria, Xebero Agirretxe Errezilgo alkatea, Alvaro Bermejo liburuaren idazlea, Iñaki Labaka Nekazaritza eta Lurralde Orekako aholkularia eta Landagipuzkoa egitasmoaren arduraduna eta Joseba Urretabizkaia argazkilaria. Dozenaka herritar ere bertaratu da aurkezpenera.

Tolosako Xibarit argitaletxeak kaleratu du liburua, Soroa bildumaren barruan, Errezilgo Udalaren eta Aldundiaren laguntzarekin. Urretabizkaia da argitaletxe horren arduraduna, eta hura izan da proiektuaren ideia izan duena. “Betidanik neukan kapritxoa Errezil Sagarrarekin zerbait egiteko. Gure etxean beti egon izan da Errezil Sagarra. Liburuaren ideiari bueltaka hasi ginenean, Errezilera etorri ginen, eta konturatu ginen Ibarbi Sagarraren inguruan sekulako lana egiten ari den elkarte bat existitzen zela. Oso erraza izan da elkartearekin eta errezildarrekin lan egitea”, azaldu du Urretabizkaiak.

Albistea osorik Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!