Zuzeneko hitzaldi berriak, KZgunearen eskutik

Ataria 2021eko apirilaren 8a

'Nola gezurtatu berri faltsuak' izenburupean, bi hitzaldi berri antolatu dituzte, apirilaren 13rako (asteartea) eta 15erako (osteguna).

Zuzeneko hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du Tolosako KZguneak, YouTubeko KZguneaTIC kanalaren bitartez; sarrera librea da, hortaz, ez da beharrezkoa izaten aurrez izena ematea. Astero, IKT-ei buruzko hitzaldi berriak izaten dira, euskaraz eta gazteleraz, eta 30 minutuko iraupena izaten dute. Hitzaldiak, gainera, grabatuta geratzen dira kanalean bertan, gerora ere ikusteko aukera izateko.

Datorren asterako, Nola gezurtatu berri faltsuak izenburupean, bi hitzaldi berri antolatu dituzte. Apirilaren 13an, asteartea, izango da lehena, 12:00etatik 12:30eara, euskaraz. Bigarrena, berriz, ostegunean (hilak 15) izango da, ordu berean eta gazteleraz.

Esteka honetan klik eginda kontsultatu daiteke zuzeneko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!