Aberri eguna ospatu dute Tolosan

Leyre Carrasco 2021eko apirilaren 4a

Euskal Herria Batera ekimenarekin bat eginez eta Aberri Eguna ospatuz, kantuan aritu dira Tolosan.

Euskal Herria Batera ekimenarekin bat egin dute eskualdeko hainbat herrik, eta horietako bat izan da Tolosa. Txalapartaren doinuekin hasi, dultzaineroekin jarraitu eta euskal dantzaz gozatzeko aukera ere izan dute Berdura Plazara bertaratu diren guztiek. Horren ostean, plaza alaituz kantuan aritu dira herritarrak; hain zuzen, Joxean Artzeren hitzak dituen Txoriak txori, J.M. Iparragirreren Gernikako arbola eta Xabi Gereñoren Ikusi mendizaleak.

Eskualdeko beste herrietan ere, Anoetan eta Alegian esaterako, ekimenarekin bat egin eta kantuan aritu dira. Alegian berriz, 12:15ean elkarretaratzea egin dute Bulebarrean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!