Egunerokoan erabiltzeko oinarrizko jantziak ditu batetik, baina baita ospakizunetara begira, eleganteagoak direnak ere. Haurren erosotasuna bilatzen dute gehienbat, eta orokorrean, arropa koloretsuak dira nagusi dendan, kolore guztietakoak, zaindutako kalitatean eta prezioan.
Arropaz gain, haurrentzako oinetakoak ere badituzte eta baita osagarriak ere. Galtzerdiak, pijamak, bodyak, ilerako apaingarriak eta beste saltzen dituzte. 0 urtetik hasi eta 16 urtera bitarteko neurriak dituzte arroparen kasuan. Beste marken artean, Losan, Zippy edo Energiers aurki daitezke eta oinetakoen kasuan, berriz, Lois edota Mustang markak, besteak beste.
Bezeroek eskatzen duten hori kontuan izaten dute arropa saltzerako garaian. Gertukoak dira eta komertzio txikia izateak eta tratu pertsonalizatua eskaintzeak erakutsi die hori. Baina baita urteek emandako esperientziak ere.
- Helbidea: Korreo kalea, 18 (Tolosa)
- Telefono zenbakia: 943 67 05 22