Gehigarria: edergintza

Neurri handikoak

Ataria 2021eko apirilaren 6a

Egunerokoan erabiltzeko arropa saltzen dute Txirrita arropa dendan. 25 urte daramatzate emakumeen arropa saltzen eta badu bere berezitasuna dendak: 40tik hasi eta 64 bitarteko neurriak saltzen dituzte.

Galtzak, kamisetak, jertseak, blusak, soinekoak, txalekoak, txamarrak, parkak eta beste hainbat jantzi mota aurki daitezke, gustuen arabera, edozein adin tarterako. Bilduma hautatzerako orduan, neurri guztietakoak ote dauden begiratzen dute, eta modeloa gustatuz gero, dendara ekartzen dute, ondoren saltzeko. 

Arropa diskretua da gehienbat saltzen dena, distira handirik gabea eta estanpatu edo lore handiegirik ez duena. Arropa praktikoa, oro har. Azay edota Cowest bezalako markak eros daitezke, beste marka askoren artean. Bertan erositako arropari konponketaren bat egin behar bazaio ere, aukera dendan bertan eskaintzen dute. 

Mende laurdeneko esperientziak erakutsita, bezeroa dendara sartzean, bere kasa ibili dadin nahi izaten du dendariak, dagoena lasai ikusiz eta gainean gehiegi egon gabe. Hori bai, laguntza behar duenean esku bat botatzeko prest izaten da, aholkuak emateko eta daukana erakusteko. 

  • Helbidea: Korreo kalea, 6 (Tolosa)  
  • Telefono zenbakia: 943 67 17 03 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!