Gehigarria: edergintza

Izaera mantenduz

Ataria 2021eko apirilaren 4a

Modak adinik ez duenez, gaztetxoetatik hasi eta adinez nagusiago diren emakumeei begirako arropa eta osagarriak aurki daitezke Anddare dendan. Adinean beharrean, bakoitzaren nortasunean baitago estiloa. 

Kalitatezko etxeak prezio konpetitiboagoetan bilatzen saiatu da azken aldian Ageda Cuñado dendaria. Beti, hori bai, tendentziari jarraituz. Azken boladan, esaterako, denim patroiak aldatzen ari dira, pitilloetatik patroi zabalagoetara doaz, eta horren jakitun dira Anddaren. Eta bezeroek ere jarraitzen dute tendentzia, hortaz, eskakizun horietara egokitzen dira, materialaren kalitatea zainduz eta zuntz naturala erabiliz. 

 

Osagarriak eta bereziki bitxiak ere aurki daitezke. Aurten, tolosar artista batek egiten dituen belarritakoak ditu salgai: Hylé earrings. Buztinezko belarritakoak dira, eskuz eginak eta eskuz pintatuak. Herriko artistentzat edo markentzat dendan lekua egitea gogoko du Cuñadok, bertakoa bertan kontsumitu dadin, eta bertakoak ere zaintzeko.  
Bezeroak ere zaintzea bada Anddareren ezaugarrietako bat. Zer nahi duen entzun, gomendioak eman eta proposamen ezberdinak egiten ditu, betiere bezeroaren izaera mantenduz.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!