Gehigarria: edergintza

Mendiaren bueltan

Ataria 2021ko api. 4a, 09:59

1979. urtean Anate Iturraldek, Txurik eta Mikel Arrastoak abentura berri bat abiatu zuten Tolosan: Aralar Kirolak denda ireki zuten. Esperientzia handiko mendizaleak izanik, Euskal Herrian aurkitu ezin ziren kalitatezko mendiko arropa eta materiala saltzeari ekin zioten Tolosako Laskoain kalean.

Urteetan Euskal Herrian mendiko materiala saltzen zuen denda bakarra izan zen, kalitate handiko eta esklusiboak ziren produktu asko zituzten. 80 eta 90eko hamarkadetan erreferente bilakatu ziren bere sektorean, eta fondoko eskiaren ondorioz, Estatu mailan oso ezaguna egin zen Aralar Kirolak denda. Kirola eta mendizaletasuna aktiboki bultzatzea da urte guzti hauetan egiten ari diren apustua.

Ia 40 urtez esku berdinetan egon ostean, duela hiru urte, Anate Iturralderen etapa amaitu bazen ere, jarraipena izan du dendak, eta ordutik, Aralar Camp Base izena hartu du. Jarraipena izan du, bai, Anate Iturralderekin duten harremanak ez duelako etenik izan eta dendan lanean urteak daramatzaten bi langilek ere bertan jarraitzen dutelako. Betiko bezeroak diren horiek ere jarraitu dute dendara joaten, Aralar Camp Base egiten.

Eskalatzean, trailean, goi-mendietan espezializatutako denda da, orokorrean, mendian espezializatutakoa. Hori izan da Aralarren esentzia sortu zenetik. Mendizaleekin lan egitea eta mendizaleak zaintzea, eta ondoren etorri diren kirol berrietara egokitzea, besteak beste, trailera. Inguruan lehendabiziko denda izan zen Aralar traileko arropa, oinetakoak eta materiala saltzen.

Marka ezberdinen artean, aukeraketa hoberena egina dute Aralar Camp Basen. Erlazio itzela dute gainera markekin. Horrela dira espezializatuak eta teknikoak mendian. Bezeroen eskarietara egokituz egin izan dute lan, eta horretan jarraitzen dute. Bezeroak erosi nahi duena dendan falta bada, erraztasunak bilatzen dituzte dendara ekarri ahal izateko.

 

Horrelako denda batek herria egiten du, herria bizitzen du. Tolosaren parte da Aralar Camp Base, eta denda martxan jarri zeneko filosofia berarekin jarraitzen dute orain ere: herrian egon, herriarentzat lan egin eta herria egiten.

Komertzio txikia inon ez bezala babesten da Tolosan, Aralar Camp Baseren ustez. «Tolosaldeko jendeak bertako komertzioetan erosteko egiten duen apustuagatik gertatzen da hori eta baita Tolosa&Co-k bertako dendak babesteko egiten duen lanagatik ere». Erosketa ohiturak aldatzen ari dira, egoera aldatzen ari da, baina, hala ere, hor jarraitzen dute bere txikitasunetik Aralar Camp Base bezalako dendek. Eta zentzu batean, horri esker daude bizirik Tolosako kaleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!