Proposamen berritzaileak ditu gogoko, beraz, arriskatu nahi duenak badu aukera BáB dendan. Moda minimalista jarraitzen du, abangoardista. Era berean, sinpletasuna aurkitu nahi duenarentzat edo zerbait sofistikatuagoa nahi duenarentzat zabalik ditu ateak. Bertako estiloaz gain, eskandinaviar, italiar eta frantses estiloko etxeekin egiten du lan. Arropen kasuan, Samsøe Samsøe, Marie Sixtine, Minimum edota See U Soon bezalako markak aurki daitezke. Oinetakoetan, berriz, Vagabond edo 220V markak, besteak beste. Osagarriei dagokienez, Papiroga markaren belarritakoak ditu salgai, eta hainbat diseinatzaile euskaldunekin ere egiten du lan, besteak beste, Naiara Elgarrestaren poltsak ditu edota Maitane Bilbaoren fularrak.
Mimoz, maitasunez eta arreta handiz hautatzen ditu dendarako jantziak Eizmendik. Produktuen prozesu guztia hartzen du kontuan; nondik datorren eta baita nork egin duen ere. Kalitateari eta diseinuari zorroztasunez begiratzen die eta jasangarria denaren aldeko apustua egiten du.
- Helbidea: Gernikako Arbola Lorategiak, 1 (Tolosa)
- Telefono zenbakia: 943 65 56 80
- Facebook: BaBTolosa
- Instagram: bab_tolosa