Gehigarria: edergintza

Kosmetika naturala

Ataria 2021ko api. 1a, 09:59

Lixoné Laborategiak 1986. urtean jaio zen. Landareetatik ateratako produktu naturalak erabilita azala zaintzeko, kosmetika lantzeko eta norberaren higienerako produktuak zituzten eta dituzte oinarri. Ikerketa eta lan asko egin ondoren 1993. urtean hasi ziren Lixoné produktuak merkaturatzen.

Salto ikaragarria eman zuen Lixonék 90eko hamarkadan beraz, baina ordutik ez du etenik izan eta berrikuntza, garapena eta hazkuntza izan dira ordutik, bere ikurrak. Eta emaitza argia da: familia osoak erabili ditzakeen produktu naturalen eskaintza zabala du.

Norberaren garbitasunerako eta kosmetikako produktuak ditu Adunan dagoen enpresak eta ekoizpen industrialean aritzen diren beste marka batzurekin alderatuta, Lixonék eskulangintza zaintzen du; lote txiki eta bereziak egiten ditu, euren burua mimatzea eta kalitatezko produktu naturalak maite dituzten bezeroei zuzenduak. 

Lixonéren produktuak naturalak dira eta nekazaritza ekologikoko osagai organikoak erabiltzen ditu. Horregatik ekoizpen eraginkorra bilatzen du; kutsatzen ez duena eta baliabideen gehiegizko xahuketa baztertzen duena, natura eta ingurumena maite baititu Lixonék. Erabiltzen dituen ontziak birziklagarriak dira eta produktuak ez ditu animaliekin probatzen. Izan ere, animalia jatorriko produktuak baztertzen ditu, salbuespena erleen argizariarekin egindako karité gorputzerako gantz hidratantea, aurpegirako kremak eta Aloe Veraz egindako dutxarako gela dira. Era berean, ez dute kontserbagarririk erabiltzen, eta kontsumitzailearen segurtasuna eta produktuen kalitatea bermatzeko parabenorik gabeko produktuak erabiltzen ditu. Lixonék dituen krema, gel eta xanpuak behin irekita 12 hilabetez irauten dute eta ez dute perfumerik erabiltzen. Azala ohikoa baino sentiberagoa dutenentzat kalendula eta erregeren jelearekin egindako aurpegirako krema dute. 


Ez dira horiek dituzten produktu bakarrak. Zerrenda luzea du, pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen direnak eta osagaiak naturalak dira beti: aloe vera, oliba, argan, koko edo almendra olioak, mosketa arrosa, kalendula edo karité-a erabiltzen dituzte. Eta produktuak ere askotarikoak dira: azal sentiberentzat egokiak diren aloe vera, glicerina edo oliba olioa oinarri dituzten gelak dituzte, glicerina edota koko xaboiak, azal gantzatsuentzat egokiak diren sufre, lokatz edo itsas lohiarekin egindako xaboiak, azal bakoitzarentzat egokiak diren gorputzerako kremak, oliba olioarekin edota aloe verarekin egindako aurpegirako kremak, begi inguruan emateko krema edota oliba olioa oinarri duen serum-a ere badute, produktu sorta zabal batekin batera. 

Askotariko produktuak, askotariko azal eta beharretarako. Baina oinarria bera da beti: kalitate goreneko produktu naturalak prezio onenean eskaintzea.

  • Helbidea: Ibaiondo industrialdea, 11, (Aduna)  
  • Telefono zenbakia: 943 69 12 80      
  • Webgunea eta salmenta: cosmeticalixone.com 
  • Tolosako salmenta puntuak: Ezeizabarrena janari denda (Zumalakarregi kalea, 4), Saberri Lurrindegia (Kale Nagusia, 17), BM supermerkatua (Rondilla kalea, 30), eta Maxi Eroski (Iurre auzoa)
  • Sare sozialak: @cosmeticalixone (Facebook, Instagram, Twitter, Pinterest eta Youtubeko kanalak ditu)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!