2021/04/03 00:00

Ikurrina banaketa

Ikurrina banaketa
San Frantzisko elizaren arkupeak, Tolosa

Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Eguna batera ospatzeko dei egin die herritarrei, apirilaren 4an herrietako plazetara irtenda. Euskal Herri burujabea aldarrikatzeko, eta erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen har daitezela eskatzeko baliatu nahi da egun hori.
EH Bilduk bat egiten du deialdi horrekin eta Aberri Egunaren aurretik, Tolosan ikurrinak doan banatuko dizkie herritarrei. Gaur, San Frantzisko elizaren arkupeetan izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!